Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa ez da eguneratuko gehiago.

Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa
Directorio de Entidades y Centros de Servicios Sociales

Bilaketarako laguntza

Bilaketak egiteko bi aukera daude: bilaketa arruntak aukera ematen du, Direktorioan jasota dauden erakundeak, zerbitzuak eta zentroak izena, titularitatea, udalerria edo lurraldea bezalako irizpide arrunten bidez bilatzeko. Bilaketa aurreratuak, irizpide hauek handitzeko aukera ematen du, erakundeek, zentroek eta zerbitzuek burutzen duten jarduera eta jarduera horren xede diren taldeei buruzko informazioa zehaztuz. 

Bilaketa arrunta

Kontsulta egiteko modu honek direktorioan jasota dauden erakundeak, zerbitzua keta zentroak bilaketa arrunt batez aurkitzeko aukera ematen du, erakunde edo zentroaren izena, dagokien udalerria edo lurraldea bezalako irizpideak erabiliz. Nahi izanez gero, erabiltzaileak erakundeei dagozkien fitxak soilik, zentro edo zerbitzuei dagozkienak soilik, edo aldi berean biei dagozkienak kontsultatu ditzake, goiko aldean ageri diren gelaxkak aktibatuz. Jarraian deskribatzen dira kontsulta egiteko modu honetan eskaintzen diren eremuak:

Kontsulta arruntaren eremuak

Erakundearen izena
Bilaketa karaktereen kateen arabera egiten da, eta beraz, ez da beharrezkoa izen zehatza idaztea. Esate baterako, bilb sekuentzia idazten baldin bada, BILBAO ETXEZABAL ETORKINEI HARRERA EGITEKO ELKARTEA eta BILBAO EGOITZA azalduko dira, besteak beste.

Laburdura
Erakundearen izenaren siglak bilatzen ditu. Siglen artean ez da punturik idatzi behar.

Hasiera urtea
Eremu honek urteen tarte bat zehazteko aukera ematen du “Urte bitartean” –kasu honetan bi gelaxkak bete behar dira– aukera bereiziz gero, edo soilik bila ari den datuaren urtea zehazteko aukera ematen du “Urtetik” aukera bereiziz gero; kasu honetan nahikoa da ezkerreko gelaxka betetzea.

Udalerria
Bilaketa udalerriaren arabera egiteko, nahikoa da zabaldutako zerrendatik bat bereiztea. Udalerriaren izenaren lehenengo hizkia tekleaturik, aipatutako hizkiarekin hasten diren udalerrien zerrenda ageri da.

Lurralde Historikoa
Bilaketa Lurraldearen arabera egitean, programak dauden aukerak aurkezten ditu zerrenda zabaldu batean. Erakunde, zentro eta zerbitzu guztiak bilatu nahi badira, zuri utzi behar da eremu hau.

Titularitatea
Titularitatea eremuan, sei aukera eskaintzen ditu zerrenda zabalduak (Publikoa –tokiko, lurraldeko, erkidegoko edo estatuko administrazioa– edo Pribatua –irabazi asmorik gabea eta irabazi asmoa dutenak); Erakunde, zentro eta zerbitzu guztiak bilatu nahi badira, titularitatea alde batera utzirik, zuri utzi behar da eremu hau.

Esparrua
Zerbitzuak edo zentroak hartu nahi duen eremu geografikoa da. Zabaldutako zerrendak jarduera esparrua zehazten duten bost aukerak eskaintzen ditu –auzoa, herria, mankomunitatea, lurraldea, erkidegoa edo estatua–, dagokiona bereizteko xedean. Nahitaez bete beharreko eremua da.

Emaitzak ordenatu

Sistemak aukera ematen du emaitzak honako arlo hauek arabera ordenatzeko: Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena, Lurralde históricos, Hasiera urtea, Ardurapean duen gizarte-taldea edota Jarduera. Kasu guztietan, ordenatzeko bigarren irizpidea Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena izango da. Sistemak aukera ematen du ordenakuntza hau goranzkoa edo beheranzkoa nahi dugun zehazteko.

Bilaketa aurreratua

Kontsulta egiteko modu honek handitu egiten ditu bilaketaren aukerak, eta entitateak, zentroak edo zerbitzuak eta horien jardueraren xede diren taldeak ere bilatzeko aukera ematen du. Halatan, talde jakin bat edo batzuk atenditzen dituzten erakundeak, zentroak edo zerbitzuak aurkitzeko aukera ematen du, baita jarduera jakin bati emanak daudenenak ere. Hala nahi izanez gero, erabiltzaileak erakundeei dagozkien fitxak soilik, zentro edo zerbitzuei dagozkienak soilik, edo aldi berean biei dagozkienak kontsultatu ditzake, goiko aldean ageri diren gelaxkak aktibatuz.

Bilaketa aurreratuaren eremuak

Erakundearen izena
Bilaketa karaktereen kateen arabera egiten da, eta beraz, ez da beharrezkoa izen zehatza idaztea. Esate baterako, bilb sekuentzia idazten baldin bada, BILBAO ETXEZABAL ETORKINEI HARRERA EGITEKO ELKARTEA eta BILBAO EGOITZA azalduko dira, besteak beste.

Laburdura
Erakundearen izenaren siglak bilatzen ditu. Siglen artean ez da punturik idatzi behar.

Hasiera urtea
Eremu honek urteen tarte bat zehazteko aukera ematen du “Urte bitartean” –kasu honetan bi gelaxkak bete behar dira– aukera bereiziz gero, edo soilik bila ari den datuaren urtea zehazteko aukera ematen du “Urtetik” aukera bereiziz gero; kasu honetan nahikoa da ezkerreko gelaxka betetzea.

Udalerria
Bilaketa udalerriaren arabera egiteko, nahikoa da zabaldutako zerrendatik bat bereiztea. Udalerriaren izenaren lehenengo hizkia tekleaturik, aipatutako hizkiarekin hasten diren udalerrien zerrenda ageri da.

Lurralde Historikoa
Bilaketa Lurraldearen arabera egitean, programak dauden aukerak aurkezten ditu zerrenda zabaldu batean. Erakunde, zentro eta zerbitzu guztiak bilatu nahi badira, zuri utzi behar da eremu hau.

Titularitatea
Titularitatea eremuan, sei aukera eskaintzen ditu zerrenda zabalduak (Publikoa –tokiko, lurraldeko, erkidegoko edo estatuko administrazioa– edo Pribatua –irabazi asmorik gabea eta irabazi asmoa dutenak); Erakunde, zentro eta zerbitzu guztiak bilatu nahi badira, titularitatea alde batera utzirik, zuri utzi behar da eremu hau.

Esparrua
Zerbitzuak edo zentroak hartu nahi duen eremu geografikoa da. Zabaldutako zerrendak jarduera esparrua zehazten duten bost aukerak eskaintzen ditu –auzoa, herria, mankomunitatea, lurraldea, erkidegoa edo estatua–, dagokiona bereizteko xedean. Nahitaez bete beharreko eremua da.

Arretaren xede diren taldeak
Bilaketa erakundearen, zerbitzuaren edo zentroaren xede den taldearen arabera egiteko aukera eskaintzen da, dagozkien egiaztatzeko gelaxkak aktibatuz. Hainbat gelaxka aktibatuz, bereiziriko aukeretako bat duten fitxak bilatuko ditu, hau da, “laguntza behar duten pertsona nagusiak” eta “urritasunen bat duten pertsonak” aukerak bereizten badira, laguntza behar duten pertsona nagusiak edo urritasunen bat duten pertsonak, edo agian talde biak artatzen dituzten erakundeak, zerbitzuak eta zentroak aurkeztuko ditu programak. Zerrenda bakoitzaren amaierako “Aurreko aukeretatik edozein” aukerak talde orokor osoa aintzat hartzen du, azpi-taldea edozein dela ere. Halatan, pertsona nagusiak epigrafearen barruan “aurreko aukeretatik edozein” aukera bereizita, talde hau artatzen duten erakunde, zentro edo zerbitzu guztiak bilatuko ditu programak.

Jarduera/Zerbitzu edo zentro mota
Erakundeak, zerbitzuak edo zentroak bururatzen duen jarduera motaren araberako bilaketa egiteko aukera eskaintzen da, dagozkien egiaztatzeko gelaxkak aktibatuz. Hainbat gelaxka aktibatuz, bereiziriko jarduera motaren bat garatzen duten erakundeak, zerbitzuak edo zentroak bilatuko ditu programak. Hau da, “egoitzak edo egoitza zentroak” eta “eguneko zentroak” aukerak aldi berean bereizten badira, jarduera mota bietako bat garatzen duten erakunde, zerbitzu edo zentroak erakutsiko ditu programak. Zerrenda bakoitzaren amaierako “Aurreko aukeretatik edozein” aukera bereizirik, laguntza jarduera mota hori garatzen duten erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak bilatuko ditu, zentro edo zerbitzu mota edozein dela ere. Halatan, “Egoitza arreta” epigrafearekin “Aurreko aukeretatik edozein” gelaxka bereizita, egoitza atentzioa eskaintzen duten erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak –larrialdietarako harrera etxebizitzak izan, egoitza zentroak izan edo bestelakoak izan– erakutsiko ditu programak.

Emaitzak ordenatu

Sistemak aukera ematen du emaitzak honako arlo hauek arabera ordenatzeko: Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena, Lurralde Historikoak, Hasiera urtea, Ardurapean duen gizarte-taldea edota Jarduera. Kasu guztietan, ordenatzeko bigarren irizpidea Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena izango da. Sistemak aukera ematen du ordenakuntza hau goranzkoa edo beheranzkoa nahi dugun zehazteko