Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa ez da eguneratuko gehiago.

Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa
Directorio de Entidades y Centros de Servicios Sociales

Datuak sartzeko laguntza

Erakunde, zentro edo zerbitzu bati buruzko datuak sartu edota aldatzeko, orriaren goikaldean, atzealde gorriz nabarmentzen den “datuak sartu” aukerara jo, zure erakundearen sarrera kodeak –erabiltzailea eta pasahitza– sartu eta “login egin” botoia sakatu behar duzu.

Zure sarrera kodeak ahaztu badituzu, orrialde horretan bertan berreskura ditzakezu, “zure datuak ahaztu badituzu, sakatu hemen” esaldiaren gainean klik eginez eta dagokion formularioa betez. Zure klabeak bertan adierazten duzun posta elektroniko helbidera bidaliko zaizkizu.

Behin sarrera kodeak sartuz gero, zure erakundearen izenaren azpian ageri den “datuak sartzen hasi” aukera sakatu behar duzu.

Hortik aurrera, datuak sartzeko tresnak bi aukera ematen dizkizu: “Zure erakundearen administrazioa”, non zure erakundearen datuak aldatu edo eguneratu ahal izango baitituzu, eta “zure zentro edo zerbitzuen administrazioa”, non zure erakundearen menpeko zentro eta zerbitzuei buruzko datuak aldatu, zentro horiei baja eman eta zentro berriak sortu ahal izango baitituzu.